Otsailaren 1etik 15era

Matrikula doan / Hilabete bateko kuota doan!!

Urteko eta neguko abonamenduetan

Alta formularioa

Izena emateko formularioa Otsailaren 1ean erekiko dugu.

Kanpainako kartela

Zehaztasunak eta baldintzak

  • Kanpaina honen iraupena otsailaren 1etik 15era, biak barne, izanen da.
  • Urteko zein neguko abonamendua duen edozein pertsonak urteko edo neguko abonamendua egin nahi duen norbait berarekin ekartzen badu, abonatu berriak sarrera matrikula doan izanen du, eta abonatua den pertsonari hilabete bateko kuota deskontatuko zaio hurrengo ordainketan. Abonatu nahi duenak eta baita abonatuta dagoenak ere, instalazioan ordainketa guztiak eguneratuak izan beharko ditu, eta instalazioan ez du inongo zorrik izan behar.
  • Kanpaina honetan izena ematen duen pertsonak alta ematen duen egunetik hasita gutxienez bi urtez abonatuta egoteko konpomezua onartzen du.
  • Kanpaina honetan alta eman duen pertsonak bi urte pasatu baino lehen baja ematen badu, sarrerako matrikula ordaindu beharko du. Matrikula hau ordaindu ezean, zorra bezala geldituko da instalazioan, eta ezingo du instalazioa erabili zor hori ordaindu arte. Arau bera aplikatuko da hiru hilabetero kobratzen diren kuoten erreziboak itzuliz gero.
  • Abonatu baten medioz kanpaina honetan alta ematen duen pertsonak bi urte pasatu baino lehen baja ematen badu, berak matrikula ordaintzeaz gain, abonatua zenak deskontatu zaion hilabetea ere ordaindu beharko du. Ordaindu ezean, aitzineko puntuko irizpide bera jarraituko da.
  • Lagun kanpainaren bidez izena ematen duten pertsonek ezingo dute inoiz gehiago kanpaina honen bidez alta eman.

Alta emateko pausuak

  • Kanpaina honetan abonatzeko, www.giltxaurdi.eus web orrian sartu , eta “Kanpaina” atalean sartuta agertzen den inprimakia bete behar da. Ondoren, kanpainaren baldintzak eta arautegia onartu beharko dira, eta “bidali” jartzen duen botoia sakatuta inprimakia instalaziora iritsiko da.
  • Abonatua dagoen pertsona baten medioz abonamendua egiten duen pertsonak, inprimakian abonatua den pertsonaren izena, abizenak, posta elektronikoa, bazkide zenbakia eta telefono zenbakia jarri beharko ditu.
  • Behin alta eman nahi duen pertsonak inprimakia bidali ondotik, instalaziotik posta elektronikoz jakinaraziko diote dena zuzen iritsi den edo ez, eta kanpaina honetan alta emateko baldintza guztiak betetzen dituen.
  • Dena zuzen baldin badago, instalazioan alta emanen zaio berehala.
Tresna-barrara saltatu