Gorputza mugitu eta medikazioa gutxitu– Osasunerako jarduera eta ariketa fisikoa preskribatzeko programa

Nori dago zuzendua?

Baztango oinarrizko osasun-eremuko zerbitzu medikuak dira KIROL-ERREZETA agintzen dutenak arazo hauek dituzten pazienteei:

  • ARAZO KARDIOBASKULARRAK
  • 2. MOTAKO DIABETESA
  • HIPERKOLESTEROLEMIA
  • TRIGLIZERIDOAK
  • OBESITATEA
  • HIPERTENTSIOA
  • ARTROSIA

Edo lehen mailako arretako zerbitzu medikuak egokitzat jotzen dituen pertsonak.

Zer da Kirol Errezeta programa?

KIROL ERREZETA programa, osasunerako jarduera eta ariketa fisikoa preskribatzeko programa bat da, tokiko osasun-sistema nazionalean osasuna eta prebentzioa sustatzeko estrategiaren barruan dagoena.

Programa honen bidez, lehen mailako arretako zentroetako medikuek eta erizainek kirol errezetak preskribatzen dizkiete arrisku kardiobaskularra edo bertzelako gaixotasunak dituzten pazienteei, eta Giltxaurdi Udal Kirol Instalaziora bidaltzen dituzte.

Kirol instalazioan jarduera fisikoko profesionalek zenbait jarduera edo ariketa espezifikoetara egokitzen dute diagnostiko medikoa. Horrela, kirola bermatzen da patologia jakin batzuen kontrako borrokan, farmakoen tresna osagarri gisa.

Zertan datza programa?

  1. Elkarrizketa: Giltxaurdi udal kirol instalazioan, kirolean osasun programa zuzentzen duen profesionalaren eskutik.
  2. Kirol programa: 10 hilabeteko iraupenarekin, kiroleko preofesionalek zuzenduta, astean 2-3 saio.
  3. Ebaluazioa: Pazientearen aurrerapena ebaluatzen da, eta bizimodu osasungarria eramateko aholkuak eta errutinak ematen zaizkio.

Tarifak

  • Urteko abonatuak: 2 € hilabetean
  • Erroldatuak ez abonatuak: 7 € hilabetean
  • Ez erroldatuak ez abonatuak: 14 € hlabetean

Informazio gehiago

Informa zaitez Giltxaurdi udal kirol instalazioan eta zure osasun zentroan

Giltxaurdi

Giltxaurdi 38, 31700 Elizondo (Nafarroa)

Osasun Zentroa

Francisco Joaquín Iriarte, 1, 31700 Elizondo (Nafarroa)